XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mr. =mCk=ee azpiko solairuko gizon zurbil, malgu itxurakoa zen.

Bizarra egin berria zuen, masailean oraindik xaboi arrasto bat geratzen zitzaion eta.

Arte arloan zebilela adierazi zidan, eta gero jakin nuen argazkilaria zela eta bera izan zela ektoplasma bat bezala horman dilindan zegoen Mrs. Wilsonen amaren anpliazio lanbrotsua egin zuena.

Haren emazteak miztor galanta zuen, eta odolgabea, nahikoa polita eta jasanezina zen.

Harro esan zidan senarrak ezkonduez geroztik ehun eta hogeitazazpi aldiz erretratatu zuela.

Mrs. Wilsonek soinekoa lehentxoago aldatua zuen eta orain arratseko traje barroko bat zeukan soinean, ehun arinez egina eta krema kolorekoa, eta gelan barrena ibiltzean honek lurrari ematen zizkion arrastadekin etengabeko xarrastakoak egiten zituena.

Trajearen eraginez haren nortasuna ere aldatu egin zen.

Garajean hain nabarmena zen bizkortasuna, harrotasun txundigarria bihurtua zen.

Haren farrea, imintzioak, adierazpenak une batetik bestera gero eta itxuratiago bihurtu ziren, bera puztu ahala gela txikiagotuz joan zen haren inguruan, eta azkenean kez betetako gela hartan ardatz kirrinkari, zalapartatsu baten inguruan jira-biraka zebilela zirudien.

Maitea, esan zion ahizpari faltsetezko miztorrez,lagun hauetako gehienek ahal duten guztietan ziria sartuko dizute.

Buruan duten gauza bakarra, dirua.

Joan den astean emakume bat ekar erazi nuen oinak txukuntzera eta eman zidan kontua ikustean apendizitisa kendu zidala uste nuen.

Zer izen zuen emakume horrek? galdetu zuen Mrs. =mCk=eek.

Mrs. Eberhardt.

Etxez etxe ibiltzen da oinak txukuntzen.

Bai soineko polita, esan zuen Mrs. =mCk=eek biziro, zoragarria iruditzen zait.